Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Sortzeko praktika onak»

abril 5

Gure gizartea etengabe aldatzen ari da, eta abiadura bizian garatzen ari diren teknologia berriei aurre egitea ezinbestekoa dugu. Gizakiok teknologiak menperatu behar ditugu eta ez teknologiek gu menperatu. Etorkizun hurbileko erronkei erantzuteko hezi behar ditugu ikasleak, eta heziketa horretan funtsezkoak izango dira sormena eta irudimena. Hau da, aurrerapen teknologikoei modu egokian erantzuteko, testu-inguru garatuetan beharrezkoak izango diren produktuak ekoizteko eta tresna berriak diseinatzeko sormena eta irudimena izango ditugu nagusi. Horregatik, sormena praktikan garatzen laguntzen diguten estrategiak aurkeztea izango da ikastaro honen helburu nagusia.

Nori zuzenduta: sortze prozesuan interesatuta dagoen edonori zuzendua; enpresari, unibertsitateko ikasle, irakasle, artista eta beste profesionalak.

Matrikulatzeko azken eguna: 2025ko apirilaren 1a.

Informazio gehiago

Local

Markeskoa jauregia
Eibar, Gipuzkoa 030 España