Datorren apirilaren 15ean, Soul Dance tailerra antolatu du Freestyle Lab proiektuak, Unity Proiektua eta Gipuzkoako Dantzagunearekin lankidetzan. Soul Dance estiloaren jatorria, testuingurua eta dantza pausoak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek tailer honen bidez.
Lucía López Bueno (Lilo) izango da irakasle gonbidatua.
LILO
Dantza urbanoko dantzaria, irakaslea eta koreografa da Lilo; irakaskuntzaren zale amorratua eta mugimenduan oinarritutako prozesuak partekatzeaz eta gidatzeaz gozatzen duena. Gaur egun, koreografo eta sortzaile gisa lanean ari da, interprete lana alde batera utzi gabe. Llume SoulLock eta Llume cía proiektuen zuzendaria da; bertan pedagogiatik eta alde eszenikotik, bera gehien errepresentatzen duten dantza estiloak aztertzen eta garatzen ditu: Locking eta Soul dance. Funk eta Soulmusika generoak bere lanaren sustraia eta motorra dira.