Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Sugaray Rayford & Travellin Brothers Featuring Francisco Simón

enero 22

Fraseatze intimoa da Rayfordena, solasaldi modukoa, eta zailtasunak lehen eskutik bizi izana suma daiteke haren ahots sakon hunkigarri kraskatuan. Sugaray Rayfordek mezu bat du, ohiz kanpoko nortasuna, eta hori transmititzeko ahotsa. Soinu eta narratiba subertsiboak sortu ditu, eta Estatu Batuetako soul musikan kapitulu berri eta zirraragarri bat zabaldu.

Bosgarren bisitaldia izango du aurtengoa, eta berriro ere aspaldidaniko anaiekin arituko da, Travellin’ Brothers paregabeekin. Elkarrekin koktel aparta osatzen dute eta, ezin duzu huts egin. Gainera, oraingo honetan, hirugarren osagai bat gehitu dute: gitarra solistan, Francisco Simon handia.

  • Sugaray Rayford (ahotsa)
  • Jon Careaga (ahotsa)
  • Aitor Cañibano (gitarra eta koroak)
  • Eneko Cañibano (baxua, kontrabaxua)
  • Isi Redondo (bateria)
  • Alain Sancho (saxoa, koroak)
  • Mikel Azpiroz (teklatuak)
  • Francisco Simon (gitarra)

Local

Leioako Liburutegia (Kultur Leioa) – (5ª planta (Taller 5))
José Ramón Aketxe, 11
Leioa, Bizkaia 054 España