
Suirrealismoa: «Erreala dena gainditzen saiatzen den mugimendu artistikoa, irrazionala eta onirikoa den hori bultzatzen duena XXI. mendeko pentsamenduaren edo subkontzientearen adierazpen automatikoaren bidez.«
Logela Multimedia eta Circle Of Trust taldeak surrealismoa aro garaikidera hurbiltzen saiatzen dira, publiko guztiei begirako zuzeneko ikuskizun honen bidez. Bizitasunez eta poesiaz beteriko ikuskizuna da, dantza, musika eta narratiba bisuala uztartzen dituena ingurune birtual batean.
Dantzari gazteen talde batek hamasei koreografia suirrealista taularatzen ditu, beste hainbeste artista surrealistak (André Breton, Salvador Dalí, Joan Miró, Leonora Carrington, Paul Klee, Marcel Duchamp, Hans Arp, Max Ernst, René Magritte, Man Ray, Yves Tanguy, Francis Picabia, Dora MAAR, Remedios Varo, Pablo Picasso eta Meret Oppenheim) margotutako koadroetan inspiratuak. Publiko guztientzako ikuskizun bat sortzen dute horrela, energiaz eta poesiaz betea, musika, dantza eta arte bisualak uztartuta.
Zenbait diziplina garaikiderekin esperimentatu ondoren, Logela Multimedia eta Circle Of Trust breakdancearen esentziara eta ikus-entzunezko interakziora itzuli dira obra honetan, tonu kolorista eta positiboaz.
Sinopsia:
40ko hamarkadan, Bigarren Mundu Gerra lehertu zenean, Parisko kafetegiak topaleku zituzten diziplina orotako artistek joera artistiko berri bat sortu zuten: surrealismoa.
Artista surrealisten ezaugarrietako bat da inkontzientea irudimenaren iturri dela egiaztatzeko ahalegina. Logela Multimedia eta Circle of Trust taldeek artista horien obra inkontzientetik aztertzen eta berrinterpretatzen dute, XXI. mendeko hizkuntza baliatuz: SUIRREALISMOA.
Fitxa artistikoa: