Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«SUSURROS DE FIESTA» (Estreinaldia)

junio 12

ERABATEKO ESTREINALDIA. | Gure festa ikonikoenaren eta nazioarteko proiekzio handienekoaren esentzia uzten du agerian lan honek, poztasunez eta tradizioz betea egon arren, giza konplexutasunen isla ere bai baita. Sanferminak hari gidari dituztela, Nafarroako lau antzerkigilek idatzitako lau istorio gurutzatuko dira Leire Ruiz eta Iratxe Uriz aktoreen ideia batetik abiatu den antzerki-estreinaldi honetan.

«I love Sanfermines», «A raticos», «Encierro» eta «Golpe de calendario», oro har, tradizioari, partaide izateari eta bilaketa pertsonalari buruzko erretratu edo deskribapen emozionala dira. Izan ere, errealitate asko daude suziriak eztanda egiten duenean… Benetako zarata ez dago soil-soilik kalean, baizik eta jendez lepo dauden kaleetan zalapartaren atzean ezkutatzen den horretan, balkoi partekatuetan, barre-algara zaratatsuetan eta ustekabeko isiltasunetan, txaranga entzuten den eta mundua hor bukatzen dela dirudien bitartean…

Ongi ibili festetan! Gora San Fermin! Biba San Fermin!

Iraupena
90 minutu
Fitxa artistikoa
Dramaturgias | Dramaturgiak: Asier Andueza (I love Sanfermines), Laura Laiglesia (A raticos), Laura Molpeceres (Encierro), Markos Goikolea (Golpe de calendario). Idea del proyecto y dirección | Proiektuaren ideia eta zuzendaritza: Iratxe G. Uriz, Leire Ruiz. Mirada externa | Kanpo begirada: Mireia Gabilondo. Intérpretes | Antzezleak: Iratxe G. Uriz, Leire Ruiz, Txori G. Uriz, Oier Zuñiga, Jose Mari Asín y Marta Juániz. Iluminación | Argiztapena: David Bernués. Música | Musika: grupo de txistus | txistu taldea. Un proyecto de Iralei Producciones.

Local

Gayarre Antzokia – (Plaza)
Carlos III. etorbidea, 1
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España