Marcel Serrano, rap munduan Swit Eme izenez ezagunagoa, 1999an Bartzelonan jaiotako abeslaria da. Bere adin txikian argitaratu dituen proiektuen kopuruagatik nabarmentzen da: album 1 eta, ia 100 single.
Swit Eme rap kantaria «La Cantera» izenez ezagutzen den kolektiboko kidea da, eta, bertan, bera bezain gazteak eta sortzaileak diren beste artista batzuekin batera bizi da, SDLHrekin, esaterako. Abeslaria paraleloan ari da lanean aktore gisa, eta Netflixen «Fanático» telesailean debutatzen ikusi ahal izan dugu.