Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Tabakalera Belaunaldia» ekitaldia

junio 13

Hamar urte igaro dira Tabakalerak, kultura garaikidearen nazioarteko zentro gisa, bere bidea hasi zuenetik. Hamarkada honetan, erreferente kultural eta artistiko bihurtu da. 

Zine eta ikus-entzunezko sortzaileei laguntza eskaintzea izan da eta da Tabakaleraren ardatz nagusietako bat, eta Ikusmira Berriak, Noka Mentoring edo 2deo Serieak bezalako programak garatzen ditu horretarako, Donostia Zinemaldiarekin, Euskadiko Filmategiarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin elkarlanean. Zinearen eta ikus-entzunezkoen ekosistema horri esker, ahots eta ibilbide propioa duten zinemagile-komunitate bat sortu da: Tabakalera Belaunaldia. 

Tabakaleraren 10. urteurrenaren ospakizunen baitan, belaunaldi horri eskainitako ekitaldia antolatu dute.

 

Local

Tabakalera – (Erakusketa gela nagusia)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España