Tafallako 2025eko Jaien barne.
Beti esan digute modernoa izatea modak agintzen duena janztea zela, gehiengoak esaten duen bezala pentsatu eta sentitu, baina… Modernoak taldeak argi dauka! Izaera onena norberak berea: «Izan zaitez zu». Denok ezberdinak garelako, aniztasuna errespetatzea dute helburu. Zaintza eta maitatzeko askatasuna. Zaindu zure burua, zaindu laguna eta mundua; murriztu, berrerabili, birziklatu eta Ama lurra maitatu.