2025eko ekaineko Tailer Teknologikoak
Ekainaren 23tik 30era, Teknologia tailerrak egingo dira 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzat
Arlo zientifiko-teknologikoekiko gaitasunak edo/eta interesak garatzeko helburuarekin, Kultur Etxeak guztira 6 STEAM tailer (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) antolatu ditu ekainaren 23tik 30era (astelehenetik ostiralera) Horrela, 6 eta 8 urte bitarteko neska-mutilek ezagutza teknikoak modu praktiko eta dibertigarrian eskuratu ahal izango dituzte.
Egingo diren jardueren artean honako hauek izango ditugu: 3D errealitate birtuala, bideo-jokoak, Pintore-Birziklapen Robot txiki bat sortu, Mikro plakarekin programatu, eta azkenik errealitate birtualeko esperientzia bat.
Tailer hauek Basozelai Gizarte Etxeko instalazioetan izango dira, 09:30etik 13:30era, ekainaren 23tik 30era, astelehenetik ostiralera. Leku kopurua mugatua da eta izen-ematea zabalik egongo da ekainaren 17ra arte. Prezioa 30 eurokoa izango da. Epea amaitutakoan, plazak zozketa bidez banatuko dira.
Izena ematea eta informazio gehiago hemen:
Basozelai Gizarte Etxea · 944 666 400 · basozelai@basauri.eus