Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Tailerra: «Berdintasunezko istori harrigarriak»

noviembre 25

  • Haurrak. 7-11 urte
  • Euskara

Tailer honetan “Story Stones” teknika baliabide narratibo gisa erabiliz istorio inspiratzaile eta berdintasunean oinarrituta sortuko ditugu. Ausazko elementuak aukeratuz, partaide bakoitzak istorio bakar eta pertsonal bat sortuko du, sormena eta irudimena erabiliz.

ARIMA COOL TOURen eskutik.

Izena emateko datak
Noiztik: 2025/11/11 08:30 Noiz arte: 2025/11/25 18:00
  • Aurrez aurreko izen-emateak: edozein gizarte-etxe edo kirol-instalaziotan ere eman daiteke izena, frontoietan izan ezik.

  • Prezioa: 1,5 € (abonatuak) / 2,5 € (ez abonatuak)

  • Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu.
  • Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.
  • Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.
  • Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
  • Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
  • Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe.

Jarduera hau Udal Liburutegi Sareko 2025eko urritik abendura bitarteko programazioaren parte da. Kontsultatu jarduera guztiak liburutegien agendan.

 

Local

Aldabe Liburutegia
Eulogio Serdan, 2
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España