
2026ko urtarrilean eta otsailean BilbaoArtek ikus-entzunezko sorkuntza tailerra eskainiko du bere instalazioetan.
Tailerra sormen-praktika gisa planteatzen da, eta baliabide grafikoen sorta zabala erakutsiko da bertan, bideokoak zein irudi finkokoak, azkar exekutatzekoak eta kostu txikikoak. Eskaintzen diren tresnak analogikoak zein digitalak izango dira, parte-hartzaile bakoitzaren interesaren arabera.
Tailer trinko honetako jardunaldietan, ikasleek ikusizko sorkuntzako hainbat ariketa egingo dituzte, edozein formatutan: gif bat, zuzeneko bat, kanal bakarreko bideo bat edo instalazio-pieza bat izan daitezke.
Praktikak eraikuntza askeko esperimentazioa hartzen du kontuan, hau da, linealtasun narratibo konbentzionala alde batera utziko du, zinemako eta teknologiako desikaskuntzaz jabetuta.
Hainbat sorkuntza-prozesu azalduko dira: eszenifikazio-motak, gorputza edo objektu nagusia sartzea, erabil ditzakegun gailu teknologiko errazak, bideorako etxeko errezetak eta software-baliabideak (edizioa eta efektu bereziak), egin nahi den proiektuaren arabera.
Lantegi honek ideiak ikus-entzunezko formatuan hainbat tresnarekin gauzatzea proposatzen du, garapenean zehar edozein motatako euskarri tekniko eta asmatzailea erraztuz.
IKASTAROAREN INFORMAZIOA
*Ez da beharrezkoa software espezifikorik kontrolatzea, baina horiekin lan egin nahi duenak bere ordenagailua ekarri beharko du, programa instalatuta duela.
Eskaera BilbaoArte Fundazioari egingo zaio e-mail bidez: bilbaoarte@bilbao.eus.