Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

TAUPADA Jardunaldiak 2025: egitaraua

enero 30

2001. urtetik orain arte Topaldia bezala ezagutu dena ezinbesteko hitzordu bihurtu da mugimenduko euskalgintzako eragileen formakuntzarako, elkartrukerako eta hausnarketarako. Jardunaldien helburu nagusia euskaltzaleen mugimenduarentzako interesekoak diren gaien gainean hausnarketa egitea da, baina baita barne gogoetarako tresnak eskaintzea, kanpoko eragileekin eta lagunekin elkartrukerako espazio bat bideratzea edota ezagutza sortu eta partekatzea.

Taupada Jardunaldia da Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak, berrikuntzarako eta etorkizuneko estrategiak eta ekimenak pentsatzeko baliatzen duen tartea. Ekintza, jarduera eta gogoeta elkarri oso lotuta dauden elementuak dira gainera. Ikuspegi horretatik bideratu nahi izaten da Taupadako egitaraua  urtero norabideari buruzko hausnarketa, esperientzien transmisioa eta bizipenen kontakizuna uztartuz.

Aurtengo edizioan, sare nazionalez eta tokikoez hitz egingo da, autonomiaz eta interdependentziaz, elkarrekin egin daitekeenaz. Euskarak euskaltzaleak behar ditu, euskararen alde egingo duten herritarrak aktibatzea behar du eta horretarako, antolatu eta saretzeko modu eta proposamen berriak behar dira. Taupada jardunaldietan hainbat galderen inguruan hausnartzea proposatzen da, hala nola: Zer lortzeko gai ginateke milaka euskaltzale ahaldunduta, aktibatuta eta saretuta bageunde?  Zergatik aktibatuko dira milaka euskaltzale? Non aktibatu genitzake euskaltzaleok? Nolako gobernantza eredua beharko luke milaka herritarrez osatutako sareak?

Galdera horiei erantzuna ematen saiatzeko hainbat hitzaldi eta mahai-inguruz osatutako egitaraua prestatu dute Taupa Euskaltzaleen Mugimendutik:

  • 9:30 Ate irekiera
  • 9:45-10:00 Sarrera
  • 10:00-10:40 Bilkura kolektiboen eta batasun emozionalaren eragina gizarte ongizatean. Jon Zabala Arando | Gizarte Psikologiako doktoregaia eta EHUko “Kultura, Kognizioa eta Emozioa” ikertaldeko kidea.
  • 10:40-11:25 Irakaslegaiak euskararen eragile aktibo: unibertsitatea esperimentaziorako testuinguru. Letizia García Fernández eta Eneritz Garro Larrañaga | Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea |  Mondragon Unibertsitatea.
  • 11:25-12:00 BIZI Mugimendua: klima-aldaketaren eta injustizia sozialaren aitzinean herritarrak aktibatzen. Xabier Harluxet | BIZI Mugimendua
  • 12:00-12:30 Atsedena
  • 12:30-13:15 NItik GUra: saretze eredu berriak. Igor Ahedo Gurrutxaga | Parte Hartuz Ikerketa Taldea EHU
  • 13:15-14:15 Mahai ingurua: TAUPA Mugimendua | Aktibazio ildo berriari begirada
  • 14:15 Itxiera

Local

D8 Sorkuntza Faktoria
Carretera Zorroza a Castrexana, 30
Bilbao, Bizkaia 020 España