Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Te de construyo»

noviembre 23

Satiraren, kantuaren eta bertsoen bidez, hiru andre kontserbadorek mahai baten bueltan eserita aran-patsaren tea hartzen dute.

Errealitatea, ordea, bestelakoa da: andre horien azpian isilarazia izan diren hiru emakume erreakzionario daude.

Eta egia esan, ez dute aran-patsaren teterik edaten… patxarana baizik.

Irrikaz beterikoak dira, erantzunkorrak, probokatzaileak.

Haien hitzak lotzen dituen musikaren modukoak.

Eszenatokian: txelo bat, gitarra bat eta hiru ahots.

Ia bi orduko ikuskizunean zehar, bakarrizketen, eszenen, kantu eta poesiaren bidez, hiru emakume hauek pribilegioak mahai gainean jartzen dituen diskurtsoa eraikitzen dute.

Eta haien aurrean, zaintzak, batasuna eta elkar aitortza aldarrikatzen dituzte.

  • Testuaren egilea: Teresa Alonso

Local

Atarrabiako Kultur Etxea – (Antzokia)
Mayor, 38
Villava/Atarrabia, Navarra 258 España