
Edipo erregea aitaren hiltzailearen bila dabil, hartara hiriak jasaten duen madarikazioa amaitzeko.
Ediporen seme Eteokles Tebas defendatzen ari da, haren anaia Polinizes-en erasoaren aurrean, boterearen aldeko hil ala biziko gerra tarteko.
Ediporen alaba, Antigona, anaia zena ehorzten ari da, nahiz eta hiriko buruzagi berriaren (Kreonte) legeak etsaiak ehorztea debekatzen duen.
Ay Teatro konpainiak Greziako tragediaren zenbait maisulan bildu eta berpiztu ditu, Tebasen mito garrantzitsuena (Ediporen eta haren ondorengoen saga) aktore eta musikari gazteen antzerki-abesbatza baten bitartez.
Muga sozialak azken muturreraino urratzen dituen familia-saga oso baten lekuan jarriko dira antzezle gazteak, kontu hauek islatzen dituen ispilu etiko eta moral batean: delituak eta erruak, jaraunsten al dira? Edozein preziotan bilatu behar al da egia? Estatua pertsonaren gainetik nagusitu behar al da? Zein da justiziaren eta legearen arteko muga? Labur esateko: Nortzuk gara? Tragediaren jatorriaren ernamuinera bidaiatzea proposatu digu Ay Teatrok.
Fitxa artistikoa:
20€. Kontsultatu deskontuak
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Neguko Programazioaren parte da.