Cargando Eventos

« Todos los Eventos

TELOIA IREKI AURRETIK: «Kontukantari»

marzo 7

Nori zuzenduta: Lehen Hezkuntzako (1. zikloa) ikasleak eta beraien familiak

Kontukantari | Tradizioa, erritmoa eta umorea batzen dituen kontzertu hunkigarria: gure musika elkarrekin ospatzeko unea.

Txotxongiloen bidez kontatutako kontzertu eszeniko bat da antzerki hau. Euskal abesti tradizionalak reggae, rap eta blues doinuetara egokitzen dituenak. Sandra eta Boti, laguntzaile bitxiz inguraturik, publikoari soinu-bidaia zirraragarri bat proposatzen diote, non tradizioa eta gaurkotasuna bat egiten duten. Energiaz beteriko, parte-hartzailea eta umoretsua den ikuskizun honek ikasleen unibertso emozionalarekin konektatuko du, musikaren adierazkortasuna eta ikasteko gaitasuna ospatuz.

TELOIA IREKI AURRETIK | Beñat Etxepare | Gasteizko Beñat Etxepare proiektuak arte eszenikoen eta hezkuntza komunitatearen arteko elkarlana bultzatzen du. Ikastetxeei zuzenduta dago, eta antzerki-ikuskizunak bitartekaritza-jarduerekin bateratzen ditu. Izaskun Arrue Kulturgunearekin lankidetzan, familientzako saioak ere proposatzen ditu, non gurasoek eta seme-alabek antzerkian biziko duten esperientzia parteka dezaketen jolasaren eta elkarrizketen bidez. Proiektu honen barruan, Izaskun Arrue Kulturguneak Teloia ireki aurretik programa osatuko du. Ane Arrugaetak gidatuko dituen saio hauek antzerkia ikusiko duten ikasleei eta haien gurasoei eskainita daude, helburu izanik antzerkian jasoko den esperientzia amankomunean jartzea eta familia osoari lan eszenikoaren inguruan hausnartzeko tresnak eskaintzea.

__

Oharrak:

  • Beñat Etxepare antzokira joango diren ikastetxeen familiei zuzendutako jarduera itxia izango da hau; horregatik, haur bakoitzeko familiako heldu batek parte hartu beharko du, eta heldu bakoitzak bi haur edo nerabeekin etorri ahal izango da.
  • Eskolek emango diete gurasoei “Teloia ireki aurretik” bitartekaritza-saioan izena emateko aukera, haien seme-alabek ikusiko duten antzezlana baino hilabete lehenago.
  • Jarduera euskaraz izango den arren, euskaraz ez dakiten gurasoek ere parte hartu ahal izango dute, xuxurlariak egongo baitira.

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España