Tere Irastortzak Glosak/Glosar el mundo eta Glosak/Glossar el món argitaratu berri ditu Valentziako Contrabando argitaletxearen Marte Poesia Bilduman. Bi liburuek edizio elebiduna dute, eta hiru hizkuntzetan irakur daiteke – euskaraz, katalanez eta gaztelaniaz- egileak 1980tik 2023ra bitarte argitaratutako poema sorta, eta baita argitaratutako poesia ere.
Edizioaz eta hizaurreaz Lola Andrés poeta eta bildumaren zuzendaria arduratu da. Neus Aguado eta Lola Andrés olerkariek lagundu dute Gaztelerazko bertsioaren berrikuspenean.
Olifante argitaletxeak 2022an argitaratutako Llenabais el mundo baino lehenagoko euskarazko poemen itzulpenak argitaratzen diren lehen aldia da.