
Nafarroako Jatorri Deiturako errepertorioz osatutako musika-menu honetan, Valtierrako Agustin Perez Sorianoren “El Guitarrico” jota, San Martin de Unxeko Apolinar Brullen “Lucifer”, Tuterako Joaquin Gaztambideren “La Húngara”, Gareseko Emilio Arrietaren obertura bat edo, La Pamplonesaren sortzailea eta lehen zuzendaria izan zenaren, Astraingo Silvano Cervantesen “Mariflor” entzun ahal izango dira.
Zarzuela eta Nafarroako musika herrikoia Barañaingo auditorioan. Bertan, bi orkestrek, abesbatza handi batek eta ospe handiko bakarlariek kontzertu paregabe eta berezi batekin harrituko gaituzte, non 100 artista baino gehiagok Nafarroako kultura eta ondare immateriala hurbilduko baitiote egungo publikoari.
Sinfonia Navarra
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
AGAO (Gayarre Operaren Lagun Elkartea)
Jose Luis Sola (tenor)
Raquel Fernández (soprano)
Luis San Martín (aurkeslea)
Iraupena: 90‘