Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«TESTIGO DE CARGO»

enero 25, 2026

Intrigaz eta misterioz beteriko thriller judizial honek Londresera garamatza, 1947. urtera. Ilunabarrean hiria inguratzen duen lainoaren artean krimen izugarri bat jazo da. Alargun bakarti bat hil arte sastakatu dute bere etxean. Susmagarri bakarra Leonard Vole da, hildakoarekin adiskidetasun arraro bat mantentzen zuena. Engainu eta manipulazio kontaketa bat, non ez duen irabaziko egia kontatzen duenak, baizik eta istoriorik onena kontatzeko gai denak…

Fernando Bernuések zuzentzen du Agatha Christieren obra enblematikoenetako honen antzerki-bertsio berria, Fernando Guillén Cuervo buru duela.

2026ko Iruña Beltza jaialdiarekin LANKIDETZAN. Ikusleekin solasaldia egonen da, Susana Rodríguez, Roberto Santiago eta Fernando Bernuésekin obra amaitzean. 

*** Funtzio honek ikusmen gabezia eta/edo ikusmen urriko pertsonei zuzendutako audiodeskripzio-laguntza dauka. 

Iraupena

90 minutu

Fitxa artistikoa

De | Egiletza: Agatha Christie. Dirección | Zuzendaritza: Fernando Bernués. Versión | Bertsioa: Roberto Santiago. Intérpretes | Antzezleak: Fernando Guillén Cuervo, Lupe Cartié, Bruno Ciordia, José Luis Esteban, María Zabala, Markos Marín, José Cameán, Nerea Mazo. Escenografía | Eszenografia: Fernando Bernués. Música original | Jatorrizko musika: Orestes Gas. Una producción de Octubre, Tanttaka Teatroa, Bitò.

Local

Gayarre Antzokia – (Plaza)
Carlos III. etorbidea, 1
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España