Cargando Eventos

« Todos los Eventos

THE BIG MARTEEN’S

noviembre 15

Frantziako talde indartsua, zuzenekotasun ikusgarrizkoa. Montpellierretik, jarrera eta dotorezia Louis Jordan, Ray Charles edo Big Joe Turner-en eraginak tarteko, Swinging Rhythm & Blues-en txute ona, kilate ugarikoa.

Les Grys-Grys edo Les Rustyn’s taldeetako partaidea den Vince Bassou gitarra eta abeslari bikainak gidaturik, The Big Marteen’s-en bi saxo, pianoa eta eta bateria apartak ditu lagun. Rhythm and Blues berrogeitahamartar izugarria, eragin klasikoa eta eszenaratze ona. Kalitatea, jarrera eta dotorezia seikote formatuan.

 

Local

Lobiano Kultur Gunea – (Kutxa Fundazioa Kluba)
Goienkale 10
Ermua, Bizkaia 034 España