Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«The bird that never flew»

mayo 30

Hanna Tuulikkiren «The bird that never flew» hiru ahotsentzako, landa-grabazioetarako, arku-salterio eta elektronikarako abestien ziklo bat da. Batera biltzen ditu desagertzeko arrisku larrian dauden hegaztien egoeraz ohartarazteko protesta politikoa eta auhen mistikoa. Eskozian estreinaldi arrakastatsua izan ondoren, Tuulikkik Bilbora ekarriko du begirada etorkizunean jarrita duen animalien fabula hau.

Bere bular gorri bereziarekin eta txorrotxioarekin, Europako txantxangorriak zeregin nabarmena du Glasgowko San Mungo zaindariaren bizitzan. Izan ere, txori bat berpiztu omen zuen, eskuetan eutsiz, haren lumak laztanduz eta otoitz eginez, izakia berriz piztu zen arte.

Biodibertsitatearen galera larriko garaiotan, Mungoren enpatiazko istorioak bultzada ematen digu aztertzera zer egin genezakeen gizakiez bestelako izakiei laguntzeko, aurre egin behar baitiote gure ekintzen ondoriozko gainbeherari. Bestalde, galera hori onartzeak bultzatzen gaitu neurriak hartzera eta protesta ozen egitera, hegaztiek arriskuaz ohartarazten dutenean egiten duten bezala, espezieen arteko mugak gainditzen dituen komunikazio-modu gisa.

Fitxa artistikoa: 

  • Ahots-taldea: Hanna Tuulikki, Lucy Duncombe eta Mischa Macpherson
  • Zuzendaria, konpositorea: Hanna Tuulikki
  • Soinuaren diseinua: Sam Annand
  • Kanpoko begirada: Peter McMaster
  • Landako grabazioak: Pete Smith
  • Jantziak: Hanna Tuulikki
  • Kapelak: Lydia Honeybone
  • Makillajea: MV Brown
  • Zuzendari teknikoa: Anissa Praquin
  • Ekoizlea: Lydia Honeybone

 

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Bat Espazioa)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España