Nazioartean goretsia izan den izenburu enblematiko baten berrikuspen gazte eta bizia.
Le Jardin des Voix & Paul Agnew
THE FAIRY QUEEN. Z.629 (1691) Musika: Henry PURCELL
Le Jardin des Voix 2002an sortu zen eta Les Arts Florissants taldeko abeslari gazteen akademia da. William Christieren y Paul Agnewen zuzendaritzapean, bi urtetik behin ateak irekitzen dituen akademia honek ongietorria ematen die beren ibilbidea hastera doazen abeslari klasiko gazteei. Horrela, esperientzia profesionala eskaintzen die errepertorio barrokoan, Les Arts Florissants taldearekin nazioarteko bira egiteko aukera barne.
Testuinguru horretan, azken edizioak H Purcellen The Fairy Queen lana izan zuen ardatz, hip-hopean aditua eta aski ezaguna den Mourad Merzouki artistaren koreografiarekin eta eszena-zuzendaritzarekin.
Proiektu interesgarri hau Arriaga Antzokian izango da ikusgai, nazioarteko jaialdirik entzutetsuenetan goretsia izan ondoren: Lucerna, Bremen, Tanglewood concert series… Halaber, ikusgai izan zen BBC Proms zikloan eta prestigio handiko tenpluetan; esate baterako, Milaneko Teatro alla Scalan, Pariseko Philarmonien, New Yorkeko Lincoln Centerren, Valentziako Palau de Les Artsen edo Madrileko Auditorio Nazionalean, zenbait aipatzearren. Hurrengo jomuga Hego Amerikan izango dute, Rio de Janeiron, Montevideon eta Bogotan hainbat kontzertu eskaintzeko.
Fitxa artistikoa: