Cargando Eventos

« Todos los Eventos

The Last Blossom

noviembre 1

2025eko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egitarauaren barruan.

2023ko udazkena. Akutsu, bizi osorako kartzela-zigorra betetzen ari den agure presoa, hiltzeko zorian dago. Housenka lore batek esaten dio: «Zein bizitza latza izan zenuen!». Akutsu 1986ko uda gogoratzen hasten da, Nana eta haien seme Kensukerekin bizi zenean, pozik, housenkez jositako lorategi bat zuen apartamentu hondatu batean. Hilzorian dagoen yakuza baten eta bere familiaren istorioa da hau, gau bakarti batean espetxean hazten ari den lore batek kontatua.

  • Japonia.
  • Zuzendaritza: Baku Kinoshita.
  • Ekoizpena: Ryoichiro Matsuo / Clap Animation Studio.
  • Gidoia: Kazuya Konomoto.
  • Musika: Shohei Takagi, Yu Arauchi, Tsubasa Hashimoto.
  • Muntaketa: Yoshiki Ushiroda.

Local

Usurbe Antzokia – (Victoria Eugenia Antzokia)
Bideluze Plaza
Beasain, Gipuzkoa 019 España