The Last Hidden Fox Americana Music estiloko taldea da, rocka, folka, bluesa eta countrya uztartzen dituena. 2024an kaleratu zuten euren azken lana, Sunflowers at Night, zortzi abestiz osatua.
Diskoak melodia sendoak, giro introspektiboak eta energia biziak ditu, folkaren samurtasuna eta rockaren indarra tartekatuz. Bertan The Jayhawks, Tom Petty, Simon and Garfunkel edo James Taylorren lanek taldean duten influentzia nabarmentzen da.
Oraingoan, taldeak hirukote formatuan (Ekaitz, Nico eta Gasti egongo dira bertan) joko du, kontzertua irailaren 6an izango da, Zumarragako Urzubi tabernan, 19:30etan.