THE MORLOCKS taldeak ederki irabazi ditu galoiak rock-and-roll honetan. 1984an San Diegon sortuak, mendebaldeko kostaldeko eszenaren oinarrizko zutabeetako bat bihurtu ziren, gaur egun garage-punk 60 ‘s delakoaren talde handienetako bat izanik, tronua Fuzztones, Lyres, Chesterfield Kings edo Cynics bezalako taldeekin partekatuz.
Raul Ausucua buru duen taldeak 90eko hamarkadaz geroztik musikaren panoraman egon diren musikariak batu ditu, punkaren eztenak ziztatutako garaje-eraginekin.