Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«This is Basque Design 2024» azoka

noviembre 22, 2024 - noviembre 24, 2024

This is Basque Design-ek, Azkuna Zentroak bertako diseinua bultzatzeko duen erreferentziazko proiektuak, This is Basque Design Merkatuaren edizio berri bat egingo du.

Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoko Kulturen Atarian izango da hitzordua. Bertan erakutsiko dira Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroan komunitate hori osatzen duten hogeita hamar sortzaileen produktuak eta proiektuak.

Moda, bitxigintza, dekorazioa, osagarriak, jostailuak, liburuak, ilustrazioak, papergintza… Era askotako produktuak, langintza ulertzeko modu bera dutenak, hain zuzen, bertako diseinua, kalitatea, artisautza eta iraunkortasuna.

Gainera, hiru egun horiek aukera paregabea izango dira bertatik bertara ezagutzeko enpresa horien atzean dagoen proiektu pertsonala eta profesionala, enpresek apustu irmoa egiten baitute berrikuntzaren eta esperimentazio artistikoaren alde, ikuspegi jasangarri batetik. Era berean, publikoak aukera izango du prozesu horietan parte hartzeko asteburuan egingo diren tailerren bidez.

Bilbao Bizkaia Design Week-en (BBDW) barruan egingo da This is Basque Design Merkatua, bere hamargarren urteurrenean gonbit egingo baitu praktika sortzaileak birpentsatzera, etorkizun jasangarriago, bidezkoago eta berritzaileago batera bideratzeko.

Detalles

Comienza:
noviembre 22, 2024
Finaliza:
noviembre 24, 2024
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2024/11/22/feria-this-is-basque-design-2024-/webkklik00-detalle/eu/

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Mediateka Galeria)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España