Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Titereszena 2025-2026: «Andereño»

enero 24, 2026

2025-2026ko Titereszena programaren barne.

Andereñoa ausarta, trebea eta jatorra da. Haurren gaitasunetan sinesten du, guztienetan.

Andereñoak eta bere ikasgela txikiak elkarrekin eraiki dute eskola eder bat, basoan dagoen eskola bat, animalia guztientzat lekua duena.

Gure andereñoak gehien maite duen hitza askatasuna da, eta, beraz, bere klasea askatasunez haztea nahi du. Zoritxarrez, helduek gerra bat hasten dute, eta, horren ondorioz, gure protagonistek atzean utzi beharko dute amestutako eskola, maitasunetik eta elkarrekiko zaintzatik eraikitako eskola.

“Andereño”ren istorioa aske eta zoriontsu izateko ahalegin zoro eta ederra da. Istorio honetan zehar andereño ausart haien hitzek bidaiatzen dute, eta belarrira xuxurlatzen digute aske izateko lehen baldintza hori saiatzea dela.

  • Egilea: Miren Larrea
  • Zuzendaritza: Iván Alonso
  • Antzezleak: Miren Larrea, Valentina Raposo, Maren Basterretxea

Local

Topic. Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza, 1
Tolosa, Gipuzkoa 071 España