
Titirijai 2024 jaialdiaren barruan.
Eskola-jazarpenaz eta honek protagonistarentzat dakarren estigmatizazioaz hitz egiten du ikuskizunak. Alegiazko munduan, Odeta bere kabuz dabil, Polifemo ziklopeak eta Odiseok pertsonifikatzen dituzten itzalen eta argien artean. Pertsonaia zaintzaile horiekin biziko dituen egoerak irakaskuntza bat dira, eguneroko bere mundura bueltatu ahal izateko.
Eskola-jazarpenaz eta honek protagonistarentzat dakarren estigmatizazioaz hitz egiten du ikuskizunak. Alegiazko munduan, Odeta bere kabuz dabil, Polifemo ziklopeak eta Odiseok pertsonifikatzen dituzten itzalen eta argien artean. Pertsonaia zaintzaile horiekin biziko dituen egoerak irakaskuntza bat dira, eguneroko bere mundura bueltatu ahal izateko.Sortzeko gure gaitasuna urritzen duen egungo ezkortasunetik aldenduta dauden kontaketak sortzea ahalbidetzen duten imajinarioak eraiki eta bizitzeko gonbite bat da lan hau. Gudu berriak borrokatzeko, urrutiko lekuak konkistatzeko aukera ematen digun eta ezberdin egiten gaituen giza-ezaugarria nabarmentzen duen leku bat: imajinatzeko gure gaitasuna.