Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Todo este ruido»

abril 19

«Todo este ruido»  bi gorputzentzako eta dron batentzako dantza-pieza bat da. ‘Sci-fi’ iruditeriarekiko liluratik sortu zen, komikiaren, CGIaren eta efektu berezien narrazio zatitu eta fotografikoetatik; baina baita munduaren sorrerari buruzko mitoetatik, intuizio filosofiko zaharrenetatik eta gizakiak betidanik galdera egin dion “zerbait gehiago” horretatik ere.
Nola iritsi gara hona? Zer etorriko da? Beharbada bizitza guztiak elkarri lotuta daude, natura ulertezina eta kaotikoa den kode bat delako. Eta agian ekosistema matematiko batean bizi gara: gure gorputzak avatarak dira eta gure genoma, algoritmo bat. Nire atomoak eta zureak, irudi bateko pixelak bezala, egunen batean banandu egingo dira beste irudi batzuk, beste istorio batzuk sortzeko. «Todo este ruido» etorkizun posible bat marrazten duen poema dantzatua da.

Fitxa artistikoa:

  • Iraupena: 24 min.
  • Koreografia: Diego Pazó eta Lucía Burguete
  • Interpretazioa: Diego Pazó, Lucía Burguete eta Joan Cano (drona)
  • Laguntza teknikoa: Liberam Technologies
  • Musika: Hainbat egile
  • Jantzien moldaketak: Eva María González
  • Argazkilaritza: Bárbara Fernández
  • Aholkularitza artistikoa: Akira Yoshida, Sandra Muñiz, Jon López eta Martxel Rodríguez

Zaragozako Dantza Zentroaren, Festival Pies Para Qué Los Quiero-ren, Festival Cuerpo Romo-ren, Sortutakoak – Dantzagunea-ren, DNA 2024 – Nafarroako Gobernuaren, Dantzalabea – Barakaldoko Antzokiaren, San Jorge Unibertsitatearen, Harrobi Gaztelekuaren eta CRJ Baragazteren laguntzarekin.

Local

Ribaforadako Kultur Etxea – (Antzokia)
San Francisco Javier, 1
Ribaforada, Navarra 208 España