
Sormen-blokeoan dauden hiru egile. Eleberri-idazle bat, zinema-zuzendari bat eta musikari bat. Hirurak sormen-hutsune mingarri batean daude murgilduta, eta ez dira gai handik irteteko.
Baina egoera hori aldatzera doa, izan ere, ikusleek emandako datu txiki batzuekin, eszenan dauden hiru inprobisatzaileek eleberri bat, film bat eta musikal bat sortu eta antzeztuko dituzte.
Erabat inprobisatutako eszenak izango dira, zoratuta, dibertigarriak, eta ausardia handiz betetakoak, izan ere, ideiarik izan gabe gidoilari, aktore eta zuzendari izatearen erronka biziko dute zuzenean.
Ikuskizunak musika zuzenean izango du. Zein da emaitza? Ikuskizun dibertigarri eta harrigarria, non emanaldi bakoitza erabat ezberdina izango den.
Fitxa artistikoa:
Antzezleak: Fernando Galán, Gonzalo Villar, Ramiro Gómez
Zuzendari artistikoa: Fernando Galán
Zuzendari musikala: Gonzalo Villar
Web diseinua eta irudia: Ramiro Gómez
Ekoizpena eta banaketa: Tres Tiempos Impro