Eitan familia judu erlijioso batean jaiotako gazte alemaniarra da. Haren aita David Israelen jaio zen, eta zazpi urte zituela emigratu egin zuen, aita Etgarrekin eta ama Léahrekin. Davidek hamar urte inguru zituenean, Léahk dibortzioa eskatuko zion senarrari, eta Berlindik alde egin zuen, David abandonu-sentimendu handiarekin utzita. 25 urterekin, David Ekialdeko Alemaniako neska judu batekin ezkondu zen, eta seme bat izan zuen: Eitan. Handik hogeita bost urtera, Eitan Alemaniatik Estatu Batuetara joan zen doktore-tesia egitera. Bertan, jatorri marokoarreko emakume gazte batekin maitemindu zen, Wahida Historiako ikaslearekin. Pessah jaiaren egunean, Eitanen familia bisitan joan zitzaion. Eitanek Wahida aurkeztu nahi zien, baina aitak, oso zakar erreakzionatuz, neska gaztea baztertu zuen jatorri arabiarrekoa izateagatik.
Wajdi Mouawad libanoar jatorriko egileak etsaiaren sentimendu eta oinazeak deskribatzen ditu Todos pájaros antzezlanean, atentatuz inguratutako tentsio handiko giroan. Ekintza Israelen gertatzen da batez ere, Ekialde Ertainaren eta Europaren arteko historia krudela bizi duen lurralde urratuan, testuinguru berezi batean: gizon-emakume gazte maiteminduen suizidio-olde batek eragin dio herrialde osoari. Bikote israeldar-palestinar haien maitasuna ezinezkoa izango da…
Fitxa artistikoa: