Tolofolk 2025 jaialdia apirilaren 23tik 27ra bitartean ospatuko da.
JeaJeaka Kultur Elkarteak antolatuta, folk musikaren alorreko puntako musikari eta taldeez gozatzeko aukera eskainiko du, kultura herrikoiari oihartzuna eta indarra emateko asmoz.
Apirilaren 23an Euskal herri-musika dokumentalaren emanaldiak abiatuko du jaialdia. Fernando Larrukertek 1978an zuzendutako lana da. Filma duela urte batzuk digitalizatu bazen ere, urte luzez itzalean egon da, baina aurten pantaila handian proiektatzeko aukera lortu du JeaJeaka Kultur Elkarteak. Beraz, ezkutuko altxor bat ikusteko aukera paregabea izango da Tolosako Udalarekin elkarlanean antolatutako Topic-eko emanaldia. Euskal Herriko musikagintzako artista garrantzitsu asko agertzen dira dokumentalean: Juan Mari Beltran, Maurizia Aldeiturriaga, Jean Mixel Bedaxagar, Lazkao Txiki eta Lopategi, Artze anaiak, Txomin Artola eta beste asko.
Larunbat goizeko kaleko emanaldiez gain, taula gaineko sei kontzertu ere jasotzen ditu egitarauak, eta tartean dira hauek: Deira, The Battle of the folk Bands lehiaketa irabazi duen talde ez-eskoziar bakarrarena; nazioartean nabarmentzen ari den Caamaño&Ameixeiras bikote galiziarrarena; folk elektronikoa jorratzen duen Lapurdiko Zeze artistarena; aho-soinua jotzen duten Landa aita-seme anoetarrena; eta artzain-tradizioaren soinuetara bidaiatzeko aukera ematen duen Juanma Sanchez eta Luis Payno bikote madrildarrarena.
Emanaldi berezi batek emango dio amaiera aurtengo jaialdiari: Erramun Martikorenak, Elene Arandiak, Mixel Ducauk, Garazi Esnaolak eta Oreka TX taldeak okasiorako prestatutako kontzertu bat eskainiko dute igandean. Berezia eta bakarra.
EGITARAUA:
Apirilak 23, asteazkena
Apirilak 24, osteguna
Apirilak 25, ostirala
Apirilak 26, larunbata
Apirilak 27, igandea