Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Tolosako Abesbatza Lehiaketa 2025: ANIMA SOLLA + SVANHOLM SINGERS + SONAT VOX + SOPRA IL FIUME + EN KÖR

noviembre 1

Urriaren 30etik azaroaren 2ra Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren 56. edizioa hartuko du Leidor Aretoak. Aurtengo edizioan osagai berezi bat izango du, Europako Sari Nagusia ere Tolosan ospatuko baita, lehiaketaren aurreko asteburuan. 

Ohiko moduan, nazioarteko herrialde ezberdinetako taldeak jasoko ditu lehiaketak, hala nola, Belgikatik, Danimarkatik, Frantziatik, Letoniatik, Lituaniatik Filipinetatik, Indonesiatik, Thailandiatik, Hego Koreatik edota Txinatik. Lehiaketa eta lehiakideak, beraz, anitzak izango dira, eskarmentu handikoak zein hasi berriak, denetariko ahotsak entzuteko aukera eskainiko dutenak, alegia. 

35. Europako Sari Nagusia: urriak 26

Tolosako txapeldunaz gain, Europako beste bost txapelketa esanguratsuenetako —Arezzo (Italia), Maribor (Eslovenia), Jurmala (Letonia), Debrecen (Hungaria) eta Varna (Bulgaria)— irabazleak batuko ditu hitzordu honek, urriaren 26an, Leidor Aretoan (17:00). 

10 herrialdetako bederatzi ganbera abesbatza —17 eta 40 kide artekoak, polifonia eta folklore modalitateetan abesten dutenak— eta bost ahots-talde —4 eta 16 kide artekoak, musika erlijioso eta profanoa jorratzen dutenak— izango dira Tolosan. Indonesia, Austria, Venezuela, Estonia, Alemania, Ukraina, Estatu Batuak, Suedia edo Japoniako taldeak ikusteko aukera izango da, besteak beste.

Finalaren ondoren, azaroaren 2an, abesbatza guztien arteko bazkaria izango da Zerkausian, eta lehiaketaren bueltako ekitaldiei amaiera emateko, Skovoroda (Ukraina – Polonia) abesbatzak kontzertua eskainiko du San Frantzisko elizan, 19:00etan.

Emanaldi guztietarako sarrerak jada salgai daude. Informazio gehiagorako, berriz, lehiaketako gida hemen kontsultatu daite