Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Tolosako Inauteriak 2025

febrero 27 - marzo 4

2025eko Tolosako Inauteriak otsailaren 27tik martxoaren 4ra ospatuko dira.

Euskadiko udalerri askotan era berezian ospatzen dituzte inauteriak, baina, ezbairik gabe, Tolosakoak dira ospetsuenak eta jende gehien erakartzen dutenak.

Ostegun gizenarekin hasten dira benetako aratusteak: eguerdian pregoia irakurri eta txupinazoa botatzen dute. Hurrengo eguneko (Ostiral Mehea) egitarauan jaialdi berezia nabarmentzen da. Leidor Antzokian oso ikuskizun berezia prestatu eta antzezten du herritar talde batek. Larunbatean, Zaldunita bezperan, Tolosako kaleak zeharkatzen dituzte danborradek (nagusiena eta haurrena), eta igande –Zaldunita– goizean pijamak izaten dira jaun eta jabe Gipuzkoako udalerrian, lagun ugari lo egiteko arroparekin irteten baitira kalera.

Egun horretan, astelehenean (Astelenita) nahiz asteartean (Asteartita), karrozak eta konpartsak kaleak girotzeaz arduratzen dira, musika eta dantza taldeak lagun dituztela. Astearte gauerdian amaitzen da jaia, Sardinaren Hiletarekin, eta Piñata Igandean, konpartsa eta fanfarreen musika ere izaten da entzungai.

Tolosako Zezen Plaza da jaietako erdigune nagusietako bat. Bertan milaka pertsona biltzen dira zezenketak ikusteko, txarangek alaituta. Asteartean, goizean izan ohi da hitzordua, 8:00etatik aurrera, Pattar Zezenarekin. Tolosako Udalak Zezen Plazarako sarreren salmentaz arduratzen da eta, horretarako, palkoen zozketa egiten du izena ematen dutenen artean.

Detalles

Comienza:
febrero 27
Finaliza:
marzo 4
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/02/27/tolosako-inauteriak-2025/webkklik00-detalle/eu/

Local

Tolosako Haur Liburutegia
Andre Maria Plaza 5
Tolosa, Gipuzkoa 071 España