Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Tolosako Sanjoanak 2026: egitaraua

junio 19 - junio 24

Tolosako 2026ko Sanjoanak ekainaren 19tik 24ra ospatuko dira, nahiz eta aurreko asteburuan, hilaren 12 eta 14an, jai giroko ekitaldi ugari izango diren jada. Jarraian, aurtengo nobedade nagusiak.

Jaiei hasiera emango dien txupinazoan, berriz, protagonismoa Tolosaldeko Arraun Klubak izango du, suziria botatzeko hautatu baitute taldea, urte luzeetako lanaren, konpromisoaren eta ilusioaren erakusgarri izateagatik. 

Musika eskaintza

Musika ikuskizunei dagokienez, herriko musika-talde eta txarangen urteroko ikuskizunez gain, Nhil, Añube, DJ Rani, Txaston Dixie Band, Laket taldea, Alarma Morea, Joxe Mendizabal, Neomak eta Muxutruk eta Puro Relajo entzuteko aukera izango da. Azken talde horrek Euskal Herria plazan joko du, plaza Berrian izan beharrean. «Publiko oso ezberdinak hartu ditugu kontuan, eta saiatu gara aniztasun hori bermatzen egitarauan», azaldu du Aitzol Gartzia jaietako zinegotziak. 

Udal Txistulari Bandak, aintzinako erronda-bidea eginez, San Joan zortzikoa joko du hilaren 23an. 

 

Local

Antonio Mercero gunea
Lasarte-Oria, Gipuzkoa 902 España