Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«TONGOLA»

enero 17, 2026

Ugaitz Alegria eta Ainhoa Etxebarria protagonista dituen ikuskizuna. Bi artista polifazetiko hauek barrea eta musika uztartzen dituzte show honetan, eta sariren bat ere egon liteke jokoan… edo agian, oparirik onena bien komediaz gozatzeko aukera izatea da. Ezustekoak, hori bai, ziurtatuta daude.

‘Tongola’ bakarrizketa-ikuskizun bat baino askoz gehiago da: ustekabekoak, inprobisazioa eta publikoarekiko konplizitatea uztartzen dituen joko eszeniko bat da. Elkarreragina giltzarri da euskarazko umorea ikuspegi garaikide eta hurbil batetik ospatzen duen proposamen honetan. Ozen barre egiteko eta jaia irribarrez bizitzeko gonbidapen bat da.

 

 

 

Local

Olalde Aretoa
Olalde Kalea z/g
Mungia, Bizkaia 069 España