Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

TONY ANN

mayo 27 - mayo 28

Pianista eta interprete liluragarri eta birtuosoa den eta sare sozialetan benetako fenomeno bihurtzen ari den artista bat etorriko da gurera. Tony Anni buruz ari gara, a priori hitzik gabeko musikara mugatzen den, baina emozioz, teknikaz eta aniztasunez betetako jatorrizko konposizioetan laurogeita zortzi teklak bere mesederako arrakastaz erabiltzen dituen instrumentistari buruz. Annek, sare sozialetan 100 milioi bisita eta mundu osoan 5 milioi jarraitzaile baino gehiago dituenak, bere ikuskizun birtuosoa ekarriko du Bilbora, genero neoklasikoaren mugak gainditzen dituen emanaldia eskaintzeko.

Tony Annek efektu zirraragarriz uztartzen ditu estilo zaharra eta berria. Musika neoklasikoaren eta instrumentalaren mugak ez ezik, herri-musikaren mugak ere nola gainditu pentsatzen ari da beti. Parisko Le 360 aretoan lau kontzertu emateko sarrerak agortu ondoren, Tony Ann pianista eta konpositore kanadarrak mundu-mailako birari ekin dio, eta Arriaga Antzokira bere EPS «EMOTIONALLY (BLUE, ORANGE, RED)» trilogiako lanik garrantzitsuenak, pop-kolaborazioak eta pieza argitaragabeak ekarriko ditu.

Detalles

Comienza:
mayo 27
Finaliza:
mayo 28
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/05/27/tony-ann/z12-detalle/eu/

Local

Arriaga Antzokia
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España