
Azaroaren 29an (larunbata) Bilboko BBK Salan joko dugu, Tracking Bilbao jaialdiaren programazioaren barruan. Espazio eta jaialdiaren gaia aprobetxatuta, egun horretarako errepertorio berezi bat prestatzen ari gara. Aspaldi jo gabe genituen abesti zahar batzuk berreskuratuko ditugu, eta IlunStudio-ko jendearekin (https://ilunstudio.es/) indarrak batu ditugu elkarrekin lan egiteko eta ikus-entzunezkoekin eta beste sorpresa batzuekin eszena-diseinu berezi bat sortzeko. Laburbilduz, kontzertu bakar eta berezi bat izango da, ilusio handiz prestatzen ari garena. Laster arte!