Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Trajea»

mayo 28

Hiriburuko saltoki handietako merkealdiaren lehen eguna da. Jendea tropelean sartu da eta istripu bat izan da. Eraikinaren erraietan, segurtasun-zaintzaile batek negozio-gizon bat galdekatu du, jantzi bat erostera etorri delako eta gertakariekin zerikusia izan duelako. Baina zein dira egitateak zehazki? Eta zer arrisku dakarkie bi pertsona horiei? Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza dira muntaia izugarri, itogarri eta aldi berean ernagarri honen protagonistak, lurpeko interpretazio-duelu batean.
 
Fitxa artistikoa:
  • Egilea: Juan Cavestany
  • Zuzendaritza : Begoña Bilbao Lejarzegi
  • Antzezleak: Joseba Apaolaza, Asier Hormaza
  • Itzulpena: Martin Agirre

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da.

Local

Jesús Ibáñez de Matauco antzokia (Hegoalde gizarte-etxea)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España