TRAMAren bigarren edizio honetan mugimendudun irudia eta honek artearen eta pentsamenduaren beste diziplina batzuekin duen harremana ditu aztergai. Horretarako, ardatz nagusi ekofeminismoak eta ingurumen-justizia dituen programa bat proposatzen du.
Erauzketa-politiken ondorioz era guztietako izaki biziak etengabe suntsitzen ari diren honetan, hondatuta dagoena nola konpondu edo leheneratu kolektiboki hausnartzea beharrezkoa da. Gloria Anzaldúa idazle eta aktibista chicanoak zatikatuta dagoena modu berri batean batzeko ekintza gisa planteatzen du ariketa hau, egiteko eta desegiteko prozesu jarraitu batean; egilearen arabera, inoiz ez baitago erabateko ebazpenik eta guztia ez baita etengabeko sendatze prozesu bat baizik. Programa honek, beraz, lurraldearekiko harremana eta lurraldeak bizi dituen gatazkak zabaltzen eta konplejizatzen dituzten ikerketa artistiko ekokritikoen gainean arreta jartzera gonbidatzen gaitu.
Egitarau osoa ikusi hemen.