Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Transit 2025 – «Trantsizio profesionala dantzan» jardunaldia

octubre 24

Formazio jardunaldi bat izango da, trantsizio profesionalen gaia Euskal Herriko dantza-profesionalei hurbiltzeko eta trantsizio prozesuan lagungarri izan daitekeen informazio praktikoa emateko.

TRANSIT, Dantzako Trantsizio Profesionalerako Ikasketa eta Ekimenen Mahaia, Espainian aitzindaria den elkartea eta IOTPDko (Dantzari eta Dantzari Profesionalen Trantsiziorako Nazioarteko Erakundea) kidea aditu profesionalek parte hartuko dute.

BA AL DAKIZU TRANTSIZIO PROFESIONALA ZER DEN? ZERI EGIN BEHAR DIOTE AURRE TRANTSIZIOAN DAUDEN PROFESIONALEK?

Programa bi zatitan banatuko da. Goizeko ordutegian, aukera izango da jakiteko zer den trantsizio profesionala, trantsizioaren zikloa eta aldaketa onartzea, trantsizioko laguntzaren beharra, zer den trantsizio-programa bat, eta abar. Horrez gain, trantsizio profesionaleko programa baten barruan dauden eta trantsizioa egiten ari diren pertsonen testigantzak ezagutuko dituzte parte-hartzaileek.

Bigarren zatian, arratsaldeko ordutegian, bertaratutako pertsonen kasu zehatzen inguruko zalantzak eta berezitasunak ezagutu ahal izango dira.

Lanbidearen egunerokotasunean oraindik gutxi agertzen den gaia dela uste du ADDEk, baina berebiziko garrantzia duena. Europan, urteak daramatzate arlo horretan lanean, eta zenbait esperientziek erakusten dute garrantzitsua dela lanbide-karreraren hasierako fasetik lantzea, ikuspegia modu naturalean eta zeharka jarriz lan-bizitzan zehar.

SARRERA DOAN, ALDEZ AURRETIK IZENA EMANDA (JARDUNALDIAREN PROGRAMA ETA IZEN-EMATEAK AURRERAGO ARGITARATUKO DIRA).

Local

San Frantziskoko Udaltegia
Mariaren Bihotza Plaza, z/g
Bilbao, Bizkaia 020 España