Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«TRAPUAK»

marzo 15

Hiru agure eta txakur bat vs heriotza.

Txotxongilo/objektu antzerkia
Testurik gabe
Publiko ororentzako egokia (+ 4 urte)
45 min

Urtebetez eta lau urtaroetan zehar, laurogei urtetik gorako hiru pertsonaia eta eskrupulurik gabeko txakur bat harmonian bizitzen saiatzen dira egoera desberdinei aurre eginez.

Baina arazo eta gatazka sinpleen eguneroko esparru horretan arazo handiago bat agertzen da: heriotza. Ikuskizun osoan zehar laukote hau zelatatu eta aurre egiten dien pertsonai honek, harrapatu eta hainbat eratara berekin eraman nahiko ditu.

Eszenak une eta gatazka sinple eta aldi berean sakonetatik igarotzen dira. Giza hauskortasuna, ohiturak, gauza txikiez gozatzea, haserreak, adiskidetasuna, tolerantzia, umorea, musika eta bakardadea esate baterako.

Local

Tabakalera – (Erakusketa gela nagusia)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España