Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Tretatxu»

noviembre 29

Tretatxuk eta bere familiak gosea eta pobrezia pairatu zituzten. Agintariek dena lapurtu zieten: ortua, etxea… baita irribarrea ere. Baina ume bihurri hura hazi egin zen, eta inguruko bidelapurrik miretsiena bihurtu zen.

Lapurren gobernadore honek hamaika abentura eta erronka biziko ditu: boteretsuei egindako lapurretak, arriskuz betetako ihesaldiak, ezinezko ezkutalekuak, maitasun-istorio korapilatsuak eta amaierarik gabeko dantzak. Beti arriskuaren mugan eta beti heriotza saihesten. Eta, hala ere, herriaren bihotza irabaziko du, bere altxorrik preziatuena.

Alabaina, heroirik ausartenak ere despistatzen dira. Tretatxuk, bere balentrietan murgilduta, etxekoak ahaztu ditu. Baina, zorionez, bizitzak oraindik azken erronka bat botako dio: samurtasunez beteriko borroka bat.

Fitxa artistikoa:

  • Jatorrizko ideia: Miren Larrea
  • Testuak: Miren Amuriza
  • Zuzendaritza: Ivan Alonso
  • Antzezleak: Miren Larrea eta Valentina Raposo
  • Zuzendaritza artistiko, teknikoa eta argi diseinua: Ion Chávez
  • Jatorrizko musika eta bertsioak: Fran Lasuen
  • Eszenografiaren diseinua: Calvito&Tupe
  • Titereen diseinua eta eraikuntza: Valentina Raposo
  • Jantzien diseinua eta joskintza: Betitxe Saitua
  • Titereen jantziak: Paulette San Martín
  • Atrezzoa: Javi Tirado
  • Iraupena: 50 min.

 

Local

Arriola Antzokia – (Ateneoa)
Elizburu, 3
Elorrio, Bizkaia 032 España