
Trintxerpeko Jai Batzordeak Inauteriak antolatu ditu 2026eko otsailaren 20, 21 eta 22an.
Hori dela eta, urtarrilaren 23a arte zabalik dago konpartsen desfilean izena emateko epea.
Desfilerako izena eman nahi duten konpartsek araudiaren azken orrialdean dagoen fitxa bete beharko dute, eta jaiak@pasaia.net posta elektronikora bidali, izena emateko epea amaitu baino lehen.
Izena ematen duten konpartsa guztiei dei egiten zaie Trintxerpeko Alkateordetzan urtarrilaren 28an 19:00etan egingo den bilera informatibora.
Laster informazio gehiago! Gora Trintxerpeko Inauteriak!