Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Turistak eta auzotarrak: norena da gure hiria?» 2026: egitaraua

enero 8, 2026 - febrero 19, 2026

Turistak eta auzotarrak: norena da gure hiria? Manteo Bizirik elkarteak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, sustatutako zinema eta dokumentalen ziklo berri baten lehen edizioa da. Zikloa Ernest Lluch Kultur Etxean egingo da osorik, urtarrila eta otsaila bitartean. 

Zikloak Hiriek hitz egiten dute lelopean jarraitzeko bokazioa du eta Donostiako hiri-garapenari eragiten dioten arazoen gaineko begirada alternatiboa eskaini nahi du: gentrifikazioa, turistifikazioa, urbanismo baztertzailea edo etxebizitza eskuratzeko zailtasun kronikoa. Dokumentalen eta nazioarteko filmen bidez, hausnarketa eta eztabaida partekatzeko espazioa sortu nahi da, ahots adituek dinamizatua. Saio guztiek aurkezpena eta ondorengo solasaldia izango dute.

Saioak publikoari zabalik egongo dira, edukiera bete arte. Guztiak jatorrizko bertsioan izango dira, gaztelaniazko azpitituluekin18:30ean, Ernest Lluch Kultur Etxean.

2026ko EGITARAUA:

  • Urtarrilaren 8an, Emergent City. Gonbidatua: Alfonso Vegara. Nazioarte mailako prestigioa duen urbanista Bilbo, Singapur eta Medellin bezalako hirietako aholkulari izan da.
  • Urtarrilaren 22an, Push: mucho más que gentrificación. Gonbidatua: Fredrik Gertten pelikulako zuzendaria.
  • Otsailaren 5ean, Citizen Jane: Battle for the City. Gonbidatuak: Víctor J. Aspe eta Álvaro E. Olaiz arkitektoak Jane Jacobs-en obraren dibulgatzaile dira.
  • Otsailaren 19an, A morte de uma cidade. Gonbidatua: Alejandro Inurrieta. Ekonomia Zientzietan doktore, gaur egun Inurrieta Consultoría Integral enpresako buru da.

Local

Ernest Lluch Kultur Etxea – (Ernest Lluch K.E.)
DK. Anoeta pasealekua, 7
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España