Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Txalaparta ikuskizuna

mayo 9

Tradizionala eta gaur egungo joeren arteko fusioa, bizitza baten eboluzioa azalduz, musika tresna baten eboluzioa azalduz. Txalaparta, musika tresna bizi bat da, etengabeko eraldaketan. Bizirik daude bere egurrak, eta jotzen dutenen gogoak. Bizi hori bera izan da baimendu duena, jotzen diren material tradizional horiek mundu sortzaile eta berritzaile bateri lekua uztea, beste kultura, ideia eta arte eszeniko ezberdinekin bat eginez.

Ikuskizun honetan txalaparta bizirik dago, eta azken hamarkaldieetako bilakaera erakusten digu. 1980ko txalaparta tradizionaletik, gaur egungo txalapartara saltoa egingo dugu. Joera berrien eskutik, ikusleak, txalaparta beste modu batean sentitu eta disfrutatzeko aukera izango du.

TXALAMAKO Txalaparta taldearen eskutik

 

Local

Iparralde Gizarte Etxea – (Zuberoa plaza)
Zuberoa plaza, 1
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España