Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Tzan Tzan Fest 2025

octubre 24 - octubre 26

Baratza aretoan, urria TZAN TZAN FEST jaialdia ospatzeko eta tokiko, nazioko eta nazioarteko dantza garaikideko askotariko proposamenez gozatzeko hilabete gisa finkatu da. Hamargarren edizioa urriaren 24tik 26ra izango da Barrundian eta Baratza aretoan.

Baratza aretoak antolatzen du jaialdia, eta Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren babesa eta Barrundiako Udalaren laguntza du.

PROGRAMAZIOA

Hitzordua urriaren 24an hasiko da, 19:45ean, Barrundiako kiroldegian. Egun horretan, Barrundia Eskolako ikasleek egindako lanaren proiekzio bat ikusi ahal izango da, zeina Garazi López de Armentiak emandako eta Ricardo del Condek (Kalakalab) grabatutako dantza lantegi baten emaitza baita.

Jarraian, bi pieza labur aurkeztuko dira:

«77.000»Pablo Vázquez eta Saray Amorínena (DeXeito konpainia). Prestige petrolio ontziak Galiziako kostaldean 2002an isuritako tona kopuruari buruzkoa da datua. Pieza honek gertakari hori dantzaren bidez kontatzen du, gertakariaren, ondorioen eta mugimenduaren irudikapen propioa sortuz. Horrez gain, ingurumenaren hauskortasunaz eta ekintza kolektiboak larrialdi egoeretan duen garrantziaz hausnartzera gonbidatzen ditu herritarrak.

Ondoren, Amaia Elizaran gipuzkoarrak, Neønymus-ekin batera, «Iraun» aurkeztuko du. Bidaia emozional bat da, izan ditugun berpizkunde eta berritze esperientziei buruz gorputzaren bidez hausnartzera gonbidatzen gaituena. Sorkuntzak Amaiaren gorputzaren mugimendu bizi eta adierazkorraren inprobisazioari eta Neønymusen irudimenezko soinu pertsonalari ere lekua uzten dio.

Larunbatean, urriaren 25ean, Baratza aretoan, Gareth Philips argazkilariaren «Intermudane» erakusketa bisitatu ahal izango da. 20:00etanIdoia Zabaletak ORTA EDO NOR-BAT DANTZAN dantzatu eta errezitatuko du. Gertrude Steinek 1911 eta 1912 bitartean idatzi zuen poema bat da, Isadora Duncan dantzaria irudikatuz. 2024an, Danele Sarriugartek eta Ane Garcíak euskarara itzuli zuten poema. Oraingo honetan, Idoia Zabaletak dj Bihotza izango du lagun.

Azkenik, urriaren 26an, igandea, itxiera hitzordurako bi emanaldi egongo dira:

19:00etan, ofizialki aurkeztuko da «Intermundane» erakusketa, eta egilea bera, Gareth Philips, eta argazki saioetan parte hartu duten dantzarietako bat, Helena Wilhelmsson egongo dira. «Intermundane» musikaren eta mugimenduaren artean dagoen espazio inkontzientearen argazki eta eskultura irudikapena da. Dantzari bakoitzari musika erreproduzitzeko zerrenda bat hautatzeko eskatu zitzaion, bi orduz jarraian leku jakin batean dantzatzeko. Ez zen entsegurik onartu eta emanaldia inprobisazio bakarra izan behar zen.

Haren helburua zen mundu kontziente eta inkontzientearen arteko trukaketan behatuak izateko aukera emango zien trantze egoera batean sartzea.

19:30ean, Twain konpainia italiarrak amaiera emango dio jaialdiari, PERFORMANCE PER CORPI SOLI lanarekin, non gorputz bakar batek bere historia kontatzen baitu. Publikoaren aurrean jartzen da, ironia eta eromenarekin jolasten du, ikusleen erreakzioez elikatzen da eta trukean hainbat iradokizun ematen ditu.

SARRERAK

Tzan Tzan Fest jaialdiaren ikuskizunetarako sarrerak jada eskuragarri daude hemen: salabaratza.comAurresalmentaren prezioa 10 € da (12 € leihatilan), gehi kudeaketa gastuak. Ikuskizun guztietara sartzeko aurrebonua ere eskura daiteke, 18 € gehi kudeaketa gastuak ordainduta.

Local

Baratza Aretoa – (Barrundiako kiroldegia eta Baratza Aretoa)
Plazuela Aldabe, 4 - Bajo
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España