Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Tzan Tzan Fest 2025: «77.000» + «Iraun»

octubre 24

Tzan Tzan Fest 2025

Hitzordua urriaren 24an hasiko da, 19:45ean, Barrundiako kiroldegian. Egun horretan, Barrundia Eskolako ikasleek egindako lanaren proiekzio bat ikusi ahal izango da, zeina Garazi López de Armentiak emandako eta Ricardo del Condek (Kalakalab) grabatutako dantza lantegi baten emaitza baita.

Jarraian, bi pieza labur aurkeztuko dira:

«77.000»Pablo Vázquez eta Saray Amorínena (DeXeito konpainia). Prestige petrolio ontziak Galiziako kostaldean 2002an isuritako tona kopuruari buruzkoa da datua. Pieza honek gertakari hori dantzaren bidez kontatzen du, gertakariaren, ondorioen eta mugimenduaren irudikapen propioa sortuz. Horrez gain, ingurumenaren hauskortasunaz eta ekintza kolektiboak larrialdi egoeretan duen garrantziaz hausnartzera gonbidatzen ditu herritarrak.

Ondoren, Amaia Elizaran gipuzkoarrak, Neønymus-ekin batera, «Iraun» aurkeztuko du. Bidaia emozional bat da, izan ditugun berpizkunde eta berritze esperientziei buruz gorputzaren bidez hausnartzera gonbidatzen gaituena. Sorkuntzak Amaiaren gorputzaren mugimendu bizi eta adierazkorraren inprobisazioari eta Neønymusen irudimenezko soinu pertsonalari ere lekua uzten dio.

Local

Baratza Aretoa – (Barrundiako kiroldegia eta Baratza Aretoa)
Plazuela Aldabe, 4 - Bajo
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España