Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Tzan Tzan Fest 2025: «Performance per corpi soli»

octubre 26

Tzan Tzan Fest 2025

Urriaren 26an, igandea, itxiera hitzordurako bi emanaldi egongo dira:

19:00etan, ofizialki aurkeztuko da «Intermundane» erakusketa, eta egilea bera, Gareth Philips, eta argazki saioetan parte hartu duten dantzarietako bat, Helena Wilhelmsson egongo dira. «Intermundane» musikaren eta mugimenduaren artean dagoen espazio inkontzientearen argazki eta eskultura irudikapena da. Dantzari bakoitzari musika erreproduzitzeko zerrenda bat hautatzeko eskatu zitzaion, bi orduz jarraian leku jakin batean dantzatzeko. Ez zen entsegurik onartu eta emanaldia inprobisazio bakarra izan behar zen. Haren helburua zen mundu kontziente eta inkontzientearen arteko trukaketan behatuak izateko aukera emango zien trantze egoera batean sartzea.

19:30ean, Twain konpainia italiarrak amaiera emango dio jaialdiari, «PERFORMANCE PER CORPI SOLI» lanarekin, non gorputz bakar batek bere historia kontatzen baitu. Publikoaren aurrean jartzen da, ironia eta eromenarekin jolasten du, ikusleen erreakzioez elikatzen da eta trukean hainbat iradokizun ematen ditu.

Local

Baratza Aretoa – (Barrundiako kiroldegia eta Baratza Aretoa)
Plazuela Aldabe, 4 - Bajo
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España