Uda Giro 2025 – Udako Kultur Egitaraua Durangon programaren barne.
Kontzertua hastear da. Jose Alberto eta Daniel Fonbierta anaia xelebreek desordena kalkulatu batekin prestatu dute guzti-guztia. Baina oraindik zalantza bat dago: Beethoven gaur jaio izan balitz… rockeroa ala malabarista izango litzateke? Ba auskalo, batek jakin! Ezta eurek ere! Musika, zirkua eta umorea uztartzen dituen lan bitxia, batez ere umorezkoa