Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Uda Giro 2025 – Udako Kultur egitaraua Durangon

junio 22 - agosto 30

Durangoko Udalak eta San Agustin Kultur Guneak 2025eko UDA GIROren programazioa aurkeztu dute. Ekainaren 22tik abuztuaren 30era izango da eta doako 12 ikuskizun hartuko ditu. Aire zabaleko arte eszenikoen programazio honek hiriko espazio publikoetan herritar guztiei kultur esperientzia paregabea eskaintzea du helburu. Dantza, antzerkia, musika, zirkua, magia, bertsolariak eta zinema izango dira, Durango kultura-irisigarri eszenatoki handi bihurtuz. 

Egitaraua Aiurri – Aukeran Dantza Taldearen dantza ikuskizunarekin hasiko da ekainaren 22an, Otamotzena Parkean.

Azpimarratzekoa da La Maleta Company Cie Balencetoi konpainia belgikarra, uztailaren 11n Durangon geldialdia egingo duena. CLAUDETTE zirku eta antzerki ikuskizun saritua ikusteko aukera izango den herri bakanetako izango baita Durango.

Aurtengo berrikuntza gisa, GAUEKO HUMORE SAIOAK izeneko programazioaren baitan bi ikuskizun izango ditugu helduentzat, gaueko 10etan hasiko direnak. Lehena gazteleraz izango da, Zanguango Teatro taldearen eskutik, El peor espectáculo del mundo, (de momento) izenekoa, uztailaren 19an, eta ikuskizunak Leioako Antzerki Azokan aipamen berezia lortu berri du. Bigarrena Ana Goitia monologistaren Katana euskarazko ikuskizuna izango da, uztailaren 25ean.

San Agustinek argi izan du bertako sortzaileak babesteko modurik aproposena euren lanak plazaratzeko tartea ematea dela. Uda Giroko edizio honetan, Khantoria durangarrak (Ander Berrojalbiz eta Maider López) izango ditugu uztailaren 3an, testuz lagundutako kontzertuarekin. Leire Vargasek ere parte hartuko du Jaime Nietorekin batera uztailaren 17an, Bizi sintetikoak aurkezten, musika elektronikoa eta poesia uztartzen dituen saioan.

Kultur eskaintza horiekin familiei zuzendutako ikuskizunek bat egingo dute, Adrían Conderen magiak ekainaren 29an, Xabi Larrea zirku artistak abuztuaren 3an, Infoncundibles anaiek zuzeneko musika eta diaboloekin abuztuaren 30ean eta udako zinema saio batek uztailaren 24an GRU 4 filmarekin.

Egitaraua osatzeko, Tabiran ekainaren 29an urtero egiten den bertso-saioa izango da. Uztailaren 5ean berriz, Gari & Maldanberak Gari 30 urte diskoa aurkeztuko dute. 30 urte bete dira Garik bakarkako ibilbidea hasi zuenetik, eta kontzertu-bira batekin ospatuko du.

Local

Bobo Espazioa. Deustuibarra 70A
Bilbao, Bizkaia 020 España